Zamorako Ituna

Zamorako Ituna delakoa 1143ko urriaren 5an Alfontso I.a Portugalgoa eta Alfonso VII.a Leon eta Gaztelakoak sinatutako hitzarmena izan zen, ondorioz Portugalgo Erresumaren independentzia eta Alfontsotar Dinastiari hasiera eman ziotzaion. 1139an Almorabideen aurka jazotako Ouriqueko guduan Alfontso I.a Portugalgoa garailea atera zen, emaitza hau Bragako João Peculiar artzapezpikuak Portugalgo Erresuma eratzeko mesederako izan zen. Artzapezpiku honek portugaldar eta gaztelar erregeak 1143ko urriaren 4 eta 5an Zamora hirian biltzartzea lortu zuen, Guido de Vico kardinala ere han egon zelarik.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search